2012-02-16

PLASTIKA TAILERRA

Izaro, Markel, eta Kyara



Urtarrilaren   30ean  plastika tailer bat  hasi ginen egiten  Aintzanerekin. Oso ondo pasatu genuen eta  ekarritako   materialarekin  arrain bat,  hegaluzea hain zuzen ere,  hasi ginen egiten.
Batzuei txikia geratu  zitzaien eta beste batzuei handi-handia baina guztiei oso polita .
Hiru astelehen ditugu bukatzeko hegaluzea eta bigarrenean forma ematen jarraitu genuen. Horretarako egunkari orrialde bat tolostu genuen eta buruan kolatu genuen.
Hegaluzea ezkatak egiteko ,  Aintzanek paper gris koloreko tira  batzuk    eman zizkigun eta horrekin  hasi ginen. 

2012-02-09

Pulcinella izeneko musika ipuina

Mikel, Nahia eta Naia


 
Urtarrilaren 26an 2. mailako neska-mutilak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriora joan ginen Pulcinella izeneko musika ipuina ikusi eta entzutera.
Haraino heltzeko metroa hartu genuen eta bidaia primerakoa izan zen.
Sartu ginenean orkestraren musikariak agertu ziren tresnak afinatzen .
Gero gizon batek kontatu zigun pulcinellaren ipuina. Pertsonaiak ziren: pulcilla,pinpinella,medikua eta bere emaztea .Napoli italiako hiri batetik zetozen.
Oso ondo pasa genuen dibertigarria zelako bueltan euria hasi zen eta korrika metrora bueltatu ginen, azkenean berriro Eskolan. Urtarrilaren 26an 2. mailako neska-mutilak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriora joan ginen Pulcinella izeneko musika ipuina ikusi eta entzutera.