2012-02-16

PLASTIKA TAILERRA

Izaro, Markel, eta Kyara



Urtarrilaren   30ean  plastika tailer bat  hasi ginen egiten  Aintzanerekin. Oso ondo pasatu genuen eta  ekarritako   materialarekin  arrain bat,  hegaluzea hain zuzen ere,  hasi ginen egiten.
Batzuei txikia geratu  zitzaien eta beste batzuei handi-handia baina guztiei oso polita .
Hiru astelehen ditugu bukatzeko hegaluzea eta bigarrenean forma ematen jarraitu genuen. Horretarako egunkari orrialde bat tolostu genuen eta buruan kolatu genuen.
Hegaluzea ezkatak egiteko ,  Aintzanek paper gris koloreko tira  batzuk    eman zizkigun eta horrekin  hasi ginen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario